Egun historikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2021ko urr. 1a, 11:51

Gaur izango al da Covid osteko aroaren lehendabiziko eguna? Murrizketarik gabeko garaia behin betirako izango da? Benetan? 2021eko urriaren lehena, Nafarroan, Historiarako geratuko den data garrantzitsua izango da hemendik aurrera, testu-liburuetan agertzeko modukoa. Agian, hemendik hamar urtera urriaren bata jaieguna bihurtuko dugu, eta denok gogoratuko dugu zer egiten ari ginen, non geunden, norekin... Ez dakit, egun historikoen burbuilean bizi gara, baina niri egokitu zait egun historiko honetan aurtengo Euskalerria Irratiko denboraldi berriko nire lehen kolaborazioa egitea, eta ez dut aukera galduko.

Behintzat, biharko historia-liburuek esan dezaten gaurko egunaren traszendentzia azpimarratu genuela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!