Zintzurrak moztutako arkume-langileak

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2021ko api. 22a, 12:09

Nire kuadrillako lagun bat Odietako herri txiki batean bizi da aspalditik, herriko eta ibarreko giroan murgilduta, guztiz integratuta, metropoli foralean bizi garenon kontura barre egiten, are gehiago pandemia garai hauetan. Onddo beltzak hartzeaz gain, Baztango trilogiaren zale amorratua da, eta askotan (H)ilbeltzan, eleberri beltzaren astean, parte hartu izan du. “Gure ibarrean zerbait asmatu behar dugu; begira Elizondon zenbat jende dagoen, asteburu guztietan, dirua gastatzen. Trilogiaren ibilbide turistikoa eta guzti egin dute”.

Zoritxarrez, dela hilabete batzuk bere lantegiaren enplegu-erregulazio baten ondorioz, lanik gabe geratu zen, eta gaizki pasatzen ari da. Eleberri beltz bat idaztera animatu nuen, baina ideiarik gabe zegoela erantzun zidan, depresiotik oso gertu, nire ustez. Pandemiaren ondorioz, aspalditik ez dugu elkar ikusi eta berari deitzea batzuetan bururatu bazait ere, beste egun baterako utzi dut beti.

Inpentsan, nire laguna burura etorri zitzaidan beste egunean, egunkarian zintzurrak moztutako arkumeak ikusi nituenean. Nire lagunaren herritik oso oso gertu agertu badira ere, pentsatu nahi dut nire laguna ez dela eleberri beltz baterako argumentua bilatzen ari… Baina batek daki epe luzeko langabetu baten burutik zer igaro daitekeen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!