Ezin dut Ibai Llanos gorrotatu

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2021ko mar. 11a, 13:03

Aspalditik nabil Ibai Llanos gorrotatzen saiatzen, are gehiago semeen erreferentea bihurtu zenetik. Zergatik? Agian semeen arreta bereganatzen duelako inolako arazorik gabe, eta nik ezin. Edo teknologi berriak maisuki menperatzen dituelako, eta niri aldiz, gero eta gehiago kostatzen zait. Diruduna, ze demontre, milioilaria, ere bada, eta ni, bueno… Gainera, komunikatzaile izugarria da, oso modu naturalean, ahalegin berezirik egin gabe, eta nik bizitza osoa daramat hori bera saiatzen, eta ez dut lortu. Are okerrago, orain badakit ez dudala inoiz lortuko.

Aspalditik nabil, bai, Ibai Llanos gorrotatzen saiatzen, azken finean bera gaztea delako, eta ni, berarekin konparatuta, zaharruno baten inbidiak sentitzen hasia naiz, Bai, egia da, bera oso lodia da, baina, kontxo, horren inguruan konplexurik gabe hitz egiten du, eta ni ez naiz ausartzen nire mixeria txikiei aurre egitera ere…

Tira, aspalditik nabil Ibai Llanos gorrotatzen saiatzen, baina ezin dut, eta pasa den igandean Evolek egin zion elkarrizketa ikusi ondoren, badakit ez dut inoiz lortuko. Albiste ona daukat: nire barruko  zeozerk esaten dit jada ez dudala Ibai Llanos gorrotatu behar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!