Gora Euskal Andorra!

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2021ko ots. 18a, 11:58

Gehienetan, bi albiste hobeto ulertzen dira elkarrekin ikusten ditugunean.

Hiru badira, askoz errazago.

Lehena) Dirudienez, Andorra eta bertan bizi diren youtuberrak Estatu espainarraren arazorik handienak dira, iruzur fiskalari dagokionez behintzat.

Bigarrena) Merkataritza Ganberaren txostenaren arabera, Estatu espainarraren presio fiskalarik txikiena dutenak Madril eta euskal lurraldeak dira, alde samarrarekin gainera. Andorratik uste baino hurbilago gaude, beraz (hemen transistoreak, gasolina eta tabakoa garestiagoak dira, hala ere... Zer? transistoreak jada ez dira saltzen?).

Hirugarrena) Euskal enpresa handienek (Iberdrola, Petronor, Mondragon, Euskaltel..) euren etekinen %7a besterik ez dute ordaintzen, %25a ordaindu behar dutela legeak badio ere...

Tira, Gasteizko eta Iruñeko Gobernuak ezina ekinez egina omen dabiltz, 

jo ta ke! Euskal Herria Andorratu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!