Politika eta duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2021ko urt. 14a, 11:58

Seigarrenean, azkenik, lortu du. Bost urtez alkate gisa, baina aurrekonturik gabe. Aldiz, 2021ean bai, Enique Mayak lortu du, PSNri (nori bestela?) esker. Horretarako, Maite Esporrinek jarri zituen baldintza guztiak (26 emendakin, hain justu) onartu ditu. Horren truke, PSNek bere egingo du Navarra Sumak eskuineko neurri guztiak, aurrekontu publikoekin gertatzen den bezala.

Hori ikusita, Joseba Asironek duintasuna aipatu du: “Mayak bere printzipioei uko egin die; politikan, duintasunari eutsi behar zaio”. Egia borobila, baina Asiron minduta agertu da berak defendatzen dituen proiektu batzuk onartu diren arren: Labriteko bidegorria, Pio XII-en diseinua, Erripagainako alokairu soziala… Tira, duintasuna aipatu baino, lan politikoa eta mugimendu sozialen presioari esker aurrera joango dira aipatutako proiektu horiek. Navarra Sumak, halabeharrez, onartu behar izan ditu gustatzen ez zaizkion gauza asko. Agian, PSNren oportunismoarekin batera, Enrique Mayaren ahulezia politikoa azpimarratzea komeni da. Azken finean, Labriteko bidegorria ez da egingo Esporrin eta Mayari esker; ez bati ez besteari ez zitzaien bururatu...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!