Aro berri baten lehen eguna, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2020ko aza. 26a, 12:58

Gaur, beste ostegunetan bezala, zerbait arina eta intraszendentea kontatu behar nizuen. Ez dakit, horrelako gai sobera daude: koronabirusa, Celáa legea, aldaketa klimatikoa, monarkiaren gainbehera… Hala ere, ohi bezalako eskema sakon bat prestatzen hasia nintzela, albistea iritsi zitzaidan, aizkorakada gisa, eta beste munduko gauza guztiak ezerezean geratu ziren, halabeharrez.

Maradona hil da. Shock-ean geratu nintzen, futbola ez bazait gustatzen ere. Behintzat, gaurko futbola. Baina 10 urteko mukizu baten ahotik hitz egiten ari naiz, Mexikoko Mundialean, gau baten ordu txikietan aitaren ondoan sofan saltoka Maradona ikusi zuen hura…

Maradonak zoriontsuak egin gintuen, eta sentipen hori hor geratu da, betirako iltzatuta.

Gaur, beraz, aro historiko berri bat hasi da: Maradonaren ondorengo lehen urtea. Jesukristok mirari gutxiago egin zituen eta begira, bere aroak 2020 urte iraun du. Maradonak ez du gutxiago merezi. Goian bego.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!