Egun batetik bestera, hirian bizitzeko abantaila ia guztiak ezerezean geratu dira. Tabernak eta zentro komertzialak itxita, Alde Zaharra oso goibel, gertuko merkataritza kili-kolo, jendearekin biltzea debekatuta, ibili edo korrika egiteko derrigorrezko musuko higuingarri hori... Gauzak horrela, burua aireratzeko eta hiritik ihes egiteko premia sortu zaigu, eginkizun estresante bezala ia ia... Beraz, Orikain, Untzue, Zabaldika edota Erreniegako merenderoetara hurbildu besterik ez dugu behar gure gaur egungo egoeraz jabetzeko. Asteburuero, inoiz ateratzen ziren iruindar peto-petoetaz beteta daude orain gutxi arte etorkinek bakarrik erabiltzen zituzten leku hurbilak baina bigarren edo hirugarren mailakoak... Aisia mailakatu ahal bada, Iruñetik gertuko merenderoak ez zeuden orain gutxi arte gure asteburuko plangintzetan. Agian, kategoria gutxiko aisia zelako.