Taberna osasuntsuak

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2020ko aza. 12a, 14:28

Gure bizitzen parterik handienean osasuntsu gaude, hau da, ez gaude gaixorik. Horregatik, oso denbora gutxi igarotzen dugu ospitale edo osasun etxeetan, eta ongi dago horrela izatea. Osasunbidea, ahalik eta urrunen, mesedez, beti zentzu onean esanda. Dena den, seguru gaude lekutxo bat (ohe bat, mediku bat, erizain bat...) gure zain dagoela, ospitale batean edo bestean, guk beharrez gero.

Aldiz, garai hauetan, ez gaude hain seguru, baina iruditzen zait ez gaudela hain arduratuta. Osasun publikoaren aldeko mobilizazioen jende kopuru murritzari erreparatzea nahikoa da. Eta tabernak irekitzearen aldeko konzentrazioekin alderatzen badugu, are nabariagoa da zer den gehien kezkatzen gaituena. Agian, gure bizitzen parte handi bat (handiena ez bada), tabernetan igarotzen dugulako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!