Ahobizi

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bilbao 2020ko aza. 24a, 11:33

Aurten ere, Ahobizi rola hartzea erabaki dut. Eta badakit horrek ez duela inolako eraginik nire hizkuntza-hautuan, alegia, horren ondorioz ez dudala hizkuntza-ohiturarik aldatuko. Hau da, horrek ez duela baldintzatuko nire hizkuntza-jarduna.

Ahobizi naiz euskaraz bizi naizela keinu txiki baten bidez lau haizetara zabaltzeko. Ahobizi naiz komunitate bateko kidea naizela erakusteko aukera delako. Ahobizi naiz bizi naizen herrian beste hainbatekin batera bagarela nor irudikatzen laguntzen duelako.

Are gehiago, kontuan hartuta ni Ahobizi izateak eragina izan dezakeela, behinik behin, hirugarren batzuen ohituretan niri zuzentzen zaizkidanean; horra hor Ahobizi izateko beste arrazoi bat.

Eta, egia da, badakit Ahobizi izateak ez duela eragingo urratzen zaizkidan hainbat eskubidetan, baina hori ezin dut neronek konpondu. 

Zer esango dizut, entzule! Kezkak besterik sortzen ez dizkigun pandemia honen erdian, bizitza soziala mugatzen digun pandemiaren erdian, inoiz baino harroago nabil Ahobizi txapa paparrean!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!