Nafarroa euskaratik suspertu

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bilbao 2020ko eka. 2a, 11:39

Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 6ko bilkuran, Nafarroa Suspertu 2020-2023 plana bultzatzea erabaki zuen. Antza, Plan horren bidez, COVID-19ak eragindako krisia gainditzeko estrategiak finkatuko ditu. Are gehiago, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki beharko dela aurreikusi da. 

Egia esan, plana irakurrita neure buruari esan nion, ORAIN BAI. Eredu berri bat eraikitzera doaz, eta ekitatea zein kohesioa oinarri izango direnez, egoera gutxituan dagoen euskara, eta hizkuntza-komunitatea, berdintasunera iristeko estrategia ere kontuan hartuko da.

Tamalez, dokumentua goitik behera irakurrita, ez dago egoera gutxituan dagoen hizkuntza eta hiztunak berdintasunera ekartzeko inolako planteamendurik. Are gehiago, agertu ere, ez gara agertzen.

Ez! Nahikoa da! Nafarroa suspertuko bada, euskara ere ardatzetako bat izan beharko da, bestela gezurrezko ekitate edota kohesioa bultzatuko delako. Gu, honez gero, hori gerta ez dadin ekarpen integrala prestatzen ari gara. Espero dezagun, besteetan ez bezala, oraingoan kontuan hartzea. Geroa euskaratik eraiki behar da, bai eta Nafarroa euskaratik suspertu ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!