Euskarazko haur eskolak auzo guztietan behar ditugu

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2024ko mai. 9a, 21:13

Hiriko kaleak hartuko ditugu Iruñeko Euskalgintza osatzen dugun eragileok, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Bertan izango gara, besteak beste, euskaraz bizi, hezi eta lan egin nahi dugun guztiok. Datorren maiatzaren 16an, 18:00etan, Sarasaten egingo dugun manifestazioan parte hartzera dei egiten diegu euskaltzaleei.

EUSKARAZKO HAUR ESKOLAK AUZO GUZTIETAN BEHAR DITUGU

 

Hiriko kaleak hartuko ditugu Iruñeko Euskalgintza osatzen dugun eragileok, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Bertan izango gara, besteak beste, euskaraz bizi, hezi eta lan egin nahi dugun guztiok. Datorren maiatzaren 16an, 18:00etan, Sarasaten egingo dugun manifestazioan parte hartzera dei egiten diegu euskaltzaleei.

Nafarroan euskararen egoera tamalgarria da, jasotzen dituen erasoez gain, euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen delako, behin eta berriz. Besteren artean, Iruñean Haur Eskolak euskaraz izateko eskubidea ez da bermatzen. Hori salatzeko manifestazioak, elkarretaratzeak, sinadura bilketak, helegiteak etab. luze bat egin ditugu.

Egoeraren larritasunaren aurrean, jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eta berauek osatzen dituzten alderdiei: Euskarazko haur eskolak nahi ditugu auzo guztietan.

2024-05-09.

IRUÑEKO EUSKALGINTZA.

Iruñeko Euskalgintza: AEK, IKA, Sortzen, HE Gurasoak, AET, ELA, LAB eta STEILAS.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!