Nafarroako Administrazioetan Euskararen Eguna: Lan deialdietan euskara kontuan hartzeko beharra agerian jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2024ko mar. 15a, 23:39

Hauxe eskatzen dugu:

1) Lanpostu elebidunen kopurua nabarmen handitzea, irakaskuntzatik kanpo gutxienez kopuru hau izateko: Euskaldun kopuruaren portzentajea + euskaldun pasiboen kopuruaren portzentajearen erdia.

2) Gainontzeko lanpostuetan euskaraz jakitea meritua izatea (jendaurreko lanpostuetan eta eremu euskaldunean gutxienez % 10eko balioaz eta gainontzeko lanpostuetan gutxienez % 5eko balioaz).

NAFARROAKO ADMINISTRAZIOETAN EUSKARAREN EGUNA: LAN DEIALDIETAN EUSKARA KONTUAN HARTZEKO BEHARRA AGERIAN JARTZEKO

 

Korrikaren iritsierarekin batera, Nafarroako Administrazioetan Euskararen Eguna antolatu dugu. Aukera ona bertan euskararen egoera aztertzeko. Oraintxe Merezimenduen dekretu-zirriborroa eztabaidan daukagu. Horrekin ia 2017ko egoerara itzuliko ginateke, baina barne-lehiaketetan, eremu mistoan puntuatu beharreko lanpostu kopurua murriztuko litzateke (are okerragoa izanen da Osasunbidean euskara puntuatu beharreko lanpostu kopurua murrizten bada), eta beste gabezia batzuk betikotuko lirateke:

- Eremu “ez euskaldunean” euskara ez da aintzat hartuko, baina ingelesa, alemana etab, bai.

- Oposizioetan euskara ez da baloratuko (azterketa ez baztertzaile batekin egin zitekeen).

- Euskara aintzat hartzen denean (funtsean Foruzaingoan eta Osasunbidean) gutxi baloratuko da eta bere eragina murrizteko beste merituekin batera (merituen puntuen batuketak muga duelako eta, beraz, puntuen mugara beste merituekin ere ia iris daitekeelako).

Are larriagoa dena, epaile euskarafoboei aurre egin gabe segituko dugu, Udalek hizkuntz profilak ezartzeko ahalmena oso murriztuta, eta eremu mistoko Euskararen Ordenantzetan euskarari esleitutako balorazioak deuseztuta.

Nafarroako Gobernuan eta Iruñeko Udalean, irakaskuntzatik kanpo, lanpostu elebidunen kopurua % 3 besterik ez dira. Edo gutxiago.

Eremu “euskalduneko” zerbitzu publiko orokorretan ere, lanpostu elebidunak gaztelerazko elebakarrak baino askoz gutxiago dira.

Bidegabekeria hauek konpontzeko hauxe eskatzen dugu:

1) Lanpostu elebidunen kopurua nabarmen handitzea, irakaskuntzatik kanpo gutxienez kopuru hau izateko: Euskaldun kopuruaren portzentajea + euskaldun pasiboen kopuruaren portzentajearen erdia.

2) Gainontzeko lanpostuetan euskaraz jakitea meritua izatea (jendaurreko lanpostuetan eta eremu euskaldunean gutxienez % 10eko balioaz eta gainontzeko lanpostuetan gutxienez % 5eko balioaz).

2024-03-15.

NAFARROAKO ADMINISTRAZIOETAKO KORRIKA BATZORDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!