2024-02-08: ELKARRETARATZEA, EPAILEEN EUSKARAFOBIAREN KONTRA
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak profil elebiduna kendu dio Zizur Nagusiko Udaleko obretako langileen lanpostu bati.
Zizur Nagusiko Udalaren ahalmena murriztu du eta Administrazioari euskaraz zuzentzeko euskaldunok dugun eskubidea ere bai.
Zizurko Euskara Taldeak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Euskararen Defentsarako Sareak, EHEk, ELAk, LABek, STEILASek eta Zizur Nagusiko Geroa Baik eta EH Bilduk epaiari arbuioa adierazteko elkarretaratzea antolatu dugu. Otsailaren 8an izanen da, arratsaldeko bost eta erdietan, Iruñean dagoen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.
Urtarrileko Osoko Bilkuran, Zizur Nagusiko Udalak erabaki du deialdi honekin bat egitea, bere babesa adieraztea, alegia. Beraz, Nafarroan horrelako protesta bat babes instituzionalak dauka kasu honetan, aspaldi gertatzen ez zena.
Orain herritarren txanda da: Elkarretaratzera agertzea. Zizur Nagusiko herritarrak deituta daude, baina Nafarroako gainontzeko herritarrak ere bai, udal askotan gertatu baita arazo hau (bai Nafarroan eta bai Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian).
Epaileen euskarafobiarik ez! Epaileen inpunitateari stop!
2024-01-29.
ZIZURKO EUSKARA TALDEA, HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BEHATOKIA, EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA, EHE, ELA, LAB, STEILAS, ZIZUR NAGUSIKO GEROA BAI ETA ZIZUR NAGUSIKO EH BILDU.