Iruñean euskarazko haur eskolak behar ditugu

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2023ko abe. 27a, 21:16

Horregatik, aurrekoan hemen bertan botatako eskakizunekin gatoz beste behin:

- Datorren ikasturtean Donibane, Mendillorri eta Printzearen Harresi Udal Haur Eskolak murgiltze ereduan (euskara hutsean) bilakatzea.

IRUÑEAN EUSKARAZKO HAUR ESKOLAK BEHAR DITUGU

 

IRUÑEKO UDALETXEAREN AURREAN ABENDUAREN 27AN EGINDAKO ELKARRETARATZEAN IRAKURRITAKO AGIRIA.

Aldaketek haize berriak ekarriko dituztelakoan bildu gara gaur udaletxe parean. Ez gara nekatu eta aldarri berarekin jarraituko dugu gure hizkuntzak, Euskarak, berme bat izan dezan gure auzoetan, gure herrietan; gure txikiak Euskaraz heziak izan daitezen.

Konbentzimenduz gaude Euskaraz ikasteko murgiltze ereduak aberastu egiten duela komunitatea eta eskubide linguistiko bat izanik udaletxeak pausuak eman behar dituela normalizazio horretan.

Egun, tamalgarria da egoera; udal haur eskola bakarra baitugu euskaraz Iruñea osorako, duela 30 urte bezala. Horregatik, aurrekoan hemen bertan botatako eskakizunekin gatoz beste behin:

- Datorren ikasturtean Donibane, Mendillorri eta Printzearen Harresi Udal Haur Eskolak murgiltze ereduan (euskara hutsean) bilakatzea.

Sinetsita, udal aldaketak gure hizkuntzaren eta ezinbestean gure eskubide linguistikoei bideorri batekin ekingo diela.

EMAN DIEZAIOGUN HAIZEA EUSKARARI!

2023-12-27.

IRUÑEKO EUSKALGINTZA.

Iruñeko Euskalgintza: AEK, IKA, Sortzen, AET, ELA, LAB eta STEILAS.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!