Elkarretaratzea: Lezkairun D eredua!

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2023ko urr. 3a, 01:09

Txibitek eta bere alderdiak ahal duten guzia egiten dute D ereduari trabak jartzeko, haren ezarpena atzeratzeko... edozein aitzakia hartuta.

ELKARRETARATZEA: LEZKAIRUN D EREDUA!

 

Elkarretaratzea eginen dugu datorren asteko asteazkenean, urriaren 11n, 18:00etan, Parlamentuaren aurrean, Lezkairun D eredua nahi dugula eskatzeko. PSOEk, babesa ematen dioten alderdiei, hitzeman zien Lezkairuko ikastetxe berrian D eredua izanen zela, baina ez du bere hitza bete. Lezkairuko 56 familiak aukeratu dute D eredua beren haurrentzat, eta 3k bakarrik egin dute matrikula Lezkairun. Hain ezgauza da PSOEren eskuetan dagoen Hezkuntza Departamentua? D eredua ezarri nahi Lezkairun, eta ez lortu? Argi dago azalpena bestelakoa dela: Txibitek eta bere alderdiak ahal duten guzia egiten dute D ereduari trabak jartzeko, haren ezarpena atzeratzeko... edozein aitzakia hartuta:

Mendigorrian esan zuen eskola-mapak ez zuela uzten, Lerinen ez zegoela tokirik, eta orain, Lezkairun, ez dagoela nahikoa matrikularik. Baina Lezkairuko euskaltzaleek salatu dute informazio falta izan dela, emandako informazioa berandu eman dutela, euskarri batzuetan (karteletan, adibidez) ez zela D ereduaren eskaintzaren berri eman...

Aski da, PSOE! Euskararen kontrako gezur gehiagorik ez, azpikeria gehiagorik ez!

2023-10-02.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!