Gobernu berriaren euskararen inguruko programaren aurkako elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2023ko abu. 9a, 21:50

Gobernu berriaren programak duen euskararen atala erabat gaitzesteko euskaltzaleak deitzen ditugu, larunbat goizean, eguerdiko 12etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Leloa: "PSNren euskarafobiari txeke zuririk ez".

GOBERNU BERRIAREN EUSKARAREN INGURUKO PROGRAMAREN AURKAKO ELKARRETARATZEA

 

Larunbat honetan hasiko da PSOEko Maria Chiviteren inbestidura saioa Nafarroako Parlamentuan.

Negoziazio prozesuan euskararen gaia erabat alboratuta izan da. Guztiz kanpo egon da. Horregatik, programa akordioa, euskararen inguruan, erabat lotsagarria da.

Euskararen Legea, onerako bederen, ez dute aldatuko. Administrazio elebakarra sustatzen segituko du Gobernu berriak (gaztelaniaz, jakina). Orain arteko euskararen inguruko politikaren jarraipen hutsa izanen da.

Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariaren jarraipena ere salatu beharra dugu, politika erabat euskarafobikoa egin duelako.

Gobernu berriaren programak duen euskararen atala erabat gaitzesteko euskaltzaleak deitzen ditugu, larunbat goizean, eguerdiko 12etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Leloa: "PSNren euskarafobiari txeke zuririk ez".

2023-08-09.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!