ARARTEKOAK IRUÑEKO UDAL BERRIARI: PILOTA ESKOLAK EUSKARAZ ERE BAI
Iruñeko Udalak pilota eskolak antolatu ditu aurten Coworkids bidez. Iturraman, Sanduzelain eta Alde Zaharrean. Gaztelania hutsean izan zen eskaintza.
Arartekoaren bulegoan kexa jarri genuen, eta Iruñeko Udalak erantzun du ez zela euskarazko talderik egin inork ez zuela eskatu jarduera euskaraz egitea, baina Arartekoak egiaztatu du ez zela euskaraz egitea eskaini (Coworkids programako beste jarduera batzuetan bai, argi eta garbi adierazten zen gaztelaniazko eta euskarazko taldeak eginen zirela).
Hala, Arartekoak honako hau iradoki dio Iruñeko Udalari, 2023ko ekainaren 29an: “Bai Coworkids programaren webgunean, bai egin daitezkeen informazio-liburuxketan, eta baita izena emateko telefonoan ere, jarduerak gaztelaniaz zein euskaraz egiteko aukera iragarri eta jakinarazi beharko lirateke”.
2023ko uztailaren 5ean Iruñeko Udalak gomendioa onartu du. Cristina Ibarrola alkateak jasotzen duen lehenengo gomendioa da euskararen inguruan. Espero dezagun bere agintaldian horrelako gomendioak ez pilatzea!
2023-07-30.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.