ETBri kritika, Jardun-en Aberri Eguneko manifestazioaren ibilbidean

“ETB = Erdal Telebista” eta “ETB, euskaldunak erdalduntzen".

ETB-RI KRITIKA, JARDUN-EN ABERRI EGUNEKO MANIFESTAZIOAREN IBILBIDEAN

 

Jardun alderdi politikoak Gernikan ospatu zuen Aberri Eguna. Jendea bildu zenez gero, aukera ona izan zen Euskal Telebistaren politika salatzeko. Argazkietan “ETB = Erdal Telebista” eta “ETB, euskaldunak erdalduntzen” leloak dituzten pankartak ageri dira, ibilbidean jarritakoak. ETB2ren nagusitasuna eta atzerriko film bikoizketen desagerpena gogoan, batez ere.

2023-04-09.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!