Kaleak euskaraz errotulatzeko aldarrikapena, euripean

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2023ko ots. 23a, 23:40

Euskarazko izenaren aldeko elkarretaratzea antolatu du gaur EDS-k eta euriari aurre eginez hainbat lagun batu gara. Euskara hizkuntz paisaiatik desagertzerik nahi ez dugulako. Epailearen oinarririk gabeko erabakiaren aurka

KALEAK EUSKARAZ ERROTULATZEKO ALDARRIKAPENA, EURIPEAN

 

Eguraldi euritsuak egun desatsegina sortuta ere, Euskararen Defentsarako Sareari jarraituta, hainbat lagun elkarretaratu dira gaur Iruñeko Konstituzio Plazan, horko plaka euskaraz ere jartzearen alde.

Epaile batek erabaki du Iruñeko Udalak ez duela zertan ele bitan jarri behar plaka hori (euskaraz/gaztelaniaz), plazaren izena “Plaza de la Constitución” delako, eta izen propioak ez direlako itzultzen.

Hau da, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide guztiak bilduta hartutako ebazpena atzera bota du, Euskararen Ordenantzaren aurka.

Euskarazko izenaren aldeko elkarretaratzea antolatu du gaur EDS-k eta euriari aurre eginez hainbat lagun batu gara. Euskara hizkuntz paisaiatik desagertzerik nahi ez dugulako. Epailearen oinarririk gabeko erabakiaren aurka.

2023-02-23.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!