Lanpostuak egonkortzea Nafarroako Administrazioan: Alemana bai, euskara ez

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2022ko ira. 5a, 00:40

Legegintzaldiko 3. urtea, da eta gutxieneko hori ere ez da lortu, hots, Nafarroa guztian euskara alemana adina behintzat baloratzea. Legealdiaren bukaera iristen denean, zer balantze egin beharko dugu?

LANPOSTUAK EGONKORTZEA NAFARROAKO ADMINISTRAZIOAN: ALEMANA BAI, EUSKARA EZ


Nafarroako Gobernuak administrazioko 3.589 lanpostu egonkortzeko asmoa du, eta joan den abuztuaren 25ean argitaratu zuen lehenbiziko deialdia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren 1934/2022 Ebazpena). Bertan ikusten da alemana, ingelesa eta frantsesa jakitea Nafarroa guztian baloratuko dela, eta euskara, berriz, ez dela balioetsiko legeak “ez-euskaldun” deitutako eremuan.

Legegintzaldiko 3. urtea, da eta gutxieneko hori ere ez da lortu, hots, Nafarroa guztian euskara alemana adina behintzat baloratzea. Legealdiaren bukaera iristen denean, zer balantze egin beharko dugu?

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/169/1

2022-09-04.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!