Mairaga Mankomunitatea eta euskara: Hobekuntza, baina ez nahikoa

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2022ko eka. 27a, 10:41

Arartekoak espedientea itxi du, baina euskarazko arreta bermatzearenak ziurtatu gabe segitzen du, gure ustez.

MAIRAGA MANKOMUNITATEA ETA EUSKARA: HOBEKUNTZA, BAINA EZ NAHIKOA


2022ko apirilaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendio hau eman zion Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko.

Mankomunitate horretan 31 lanpostu dira. Lanpostuek ez daukate hizkuntza eskakizunik, eta ez da inon aipatzen euskara merezimendu gisa baloratzen denik. Eremu mistoan daude, 2017. urtetik, mankomunitate horretako Barasoain, Garinoain, Leotz, Erriberri, Puiu, Tafalla, Uxue eta Untzue herriak.

Mankomunitateak Arartekoari erantzun dio gomendioa onartzen duela, eta honela jokatuko duela: bost langile daude jendearen arretarako, eta gaur egun horietako bik badakite euskaraz; beraz, horietakoren bat aldi baterako faltatzen denean, ordezkoak kontratatzeko euskararen ezagutza baloratuko du.

Hobekuntza da, baina ez da bermatzen lanpostu horietan ariko direnek euskara jakinen dutenik.

Arartekoak espedientea itxi du, baina euskarazko arreta bermatzearenak ziurtatu gabe segitzen du, gure ustez.

2022-06-27.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!