NAFARROAKO LGTBI+ GENEALOGIA, ORAIN EUSKARAZ ERE BAI
“Genealogía del movimiento LGTBI+ en Navarra” lana aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 18an. Gaztelania hutsean aurkeztu ere. Egiaz, ustekabe desatsegina izan zen, ez genuen horrelakorik espero.
Arartekoan kexa jarri, eta Berdintasunerako Institutuak erantzun zuen apirilaren 11n Euskarabidera bidali zituztela testuak, euskaratzeko (gaztelaniazkoa aurkeztu eta ia hilabetera).
Bada, azkenik, eta inolako publizitaterik gabe, euskaraz dugu “LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan”. Bertan topatuko dituzue Nafarroako LGTBI+ mugimenduaren mugarriak, lekukotzak, argazkiak... Goza ezazue!
https://genealogialgtbi.igualdadnavarra.es/eu/
2022-05-18.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.