Nafarroako LGTBI+ mugimendu aktibistaren genealogia, espainiera hutsean

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2022ko mar. 27a, 20:36

Nafarroako Gobernuak martxoaren 18an aurkeztu zuen LGTBI+ mugimenduaren genealogia (https://genealogialgtbi.igualdadnavarra.es/). Pozgarria da halako lana egin izana, baina genealogiara jo eta, hara non, gaztelania hutsean dagoen.

NAFARROAKO LGTBI+ MUGIMENDU AKTIBISTAREN GENEALOGIA, ESPAINIERA HUTSEAN



Nafarroako Gobernuak martxoaren 18an aurkeztu zuen LGTBI+ mugimenduaren genealogia (https://genealogialgtbi.igualdadnavarra.es/). Pozgarria da halako lana egin izana, baina genealogiara jo eta, hara non, gaztelania hutsean dagoen. Pozgarria izatekoa zen lana zapuzgarri bihurtu dute, nork eta Nafarroako Berdintasunaren Institutuak. Errespetu handiagoa espero zitekeen erakunde horrengandik.

Lana lehenbailehen euskaratzeko eskatzen dugu, eta hurrengoetan euskaldunenganako halako errespetu faltarik ez izateko.

2022-03-27.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!