Txibite eta suhiltzaileen deialdia.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2021ko abu. 29a, 23:11

Txibite da Nafarroako eremu mistoan alemana baloratu bai eta euskara baloratu ez duen lehendakari bakarra. A zer meritua! Halaxe egin du suhiltzaileen azkeneko lehiaketan (2021eko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

TXIBITE ETA SUHILTZAILEEN DEIALDIA


Txibite da Nafarroako eremu mistoan alemana baloratu bai eta euskara baloratu ez duen lehendakari bakarra. A zer meritua!

Halaxe egin du suhiltzaileen azkeneko lehiaketan (2021eko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Bertan, zehazten da alemana, frantsesa eta ingelesa Nafarroa guztian baloratuko direla merezimendu gisa, eta euskara, aldiz, eremu euskaldunean bakarrik (I. eranskina, C atala).

Euskararen Foru Dekretu berria ere, baldin legealdi honetan azkenik onesten bada, ildo horretatik joanen omen da, Nafarroako Gobernuak aurreratu duenez.

Berriki, Alesbesko herritar batzuek salatu dute beren herriko eraikin barrokoei buruzko audioak prestatu dituela Udalak, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez bakarrik. Txibite lehendakariak esku hartu beharko du istantean. Ez dute alemanez jarri!

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/199/1

2021-08-29.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!