EUSKARRI BAKARREKO TESTU ELEBIDUNAK IRUÑETIK KANPO, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIARI ESKER
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ontzat eman du Iruñeko Udalak testu elebidunak bi euskarritan ematea, bata gaztelaniaz, eta bestea euskaraz, nahiz eta arauek dioten euskarri bakarrean egin behar direla, eta salbuespenak izan daitezkeela, betiere arrazoituta. NAAk onartu du orokorki aplikatzea Iruñeko Udalaren justifikazio hau: "ez da grafikoki erakargarria". Hau tranpa egitea da, bai Udalaren aldetik, bai NAAren aldetik.
Bestalde, NAAk ezin ditu ikasgaiak eman elebitasuna bermatzeaz; izan ere, hona hemen haren plaka.
OHARRA.- Hizkuntzak euskarri ezberdinetan izatearen ondorioak bigarren argazkiak erakusten du: Iruñea osoan daude gaztelaniazko panel horiek eta gutxi batzuk dira euskarazkoak.