Elkarretaratzea NUP-en, Osasunbidearen fisioterapeuten deialdiaren azterketan.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2021ko ots. 27a, 22:28

Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra ALEMANA, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.

ELKARRETARATZEA NUP-EN, OSASUNBIDEAREN FISIOTERAPEUTEN DEIALDIAREN AZTERKETAN


Gaur egin da lehenbiziko ariketa, NUPen, fisioterapeuta izateko oposizio-lehiaketan.

24 lanpostu dira, eta denetan izanen da beharrezkoa gaztelania jakitea, bistan da, eta, horretaz gain, merezimendu izanen dira ALEMANA, frantsesa eta ingelesa, baina euskara ez da baloratuko eremu mistoan eta 'ez-euskaldunean'.

Hala, deialdi honetan 24 lanpostutatik lanpostu batean bakarrik baloratuko da euskara, bakarra baitago eremu euskaldunean.

Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra ALEMANA, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.

Nafarroako Kontseiluak ezarri zuen guztiz legezkoa zela euskara baloratzea Nafarroa guztian, beste hizkuntza batzuk ere baloratzen zirenean.

2021-02-27.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!