AET euskarazko haur eskolen aldeko ostiraleko manifestazioaren alde

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2021ko urt. 27a, 21:49

Administrazioan Euskaraz taldeak euskaltzale guztiak deitzen ditu manifestaziora joateko. Lehengo garaietan bezala, euskarazko hezkuntza jokoan.

AET EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDEKO OSTIRALEKO MANIFESTAZIOAREN ALDE


Datorren ostiralean, urtarrilak 29, arratsaldeko seietan, Hezkuntza Departamentutik (Iruñeko Santo Domingo kalea), manifestazioa eginen da Iruñeko euskarazko haur eskolen alde, Iruñeko Haur Eskolak Euskaraz Plataformak deituta.

Auzo guztietan euskarazko eskaintza izatea helburu izanik, bidean tarteko proposamena egin du Plataformak: Murgiltze ereduan oinarritutako euskarazko lau haur eskola, Iruñeko lau barrutietako bakoitzean bat jarrita.

Iruñeko Udalaren proposamena da orain artekoari (haur eskola bat eta erdia) beste haur eskola erdia gehitzea (hau ingelesezko jarduerak ere izanen dituena).

Antza denez, Nafarroako Gobernuak izanen omen du azken hitza.

Oso garrantzitsua da, beraz, Iruñeko euskaltzaleen indarra erakustea une honetan.

Administrazioan Euskaraz taldeak euskaltzale guztiak deitzen ditu manifestaziora joateko. Lehengo garaietan bezala, euskarazko hezkuntza jokoan.

2021-01-27.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!