Nafarroan lagundu euskarazko telebistei!

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2020ko abe. 10a, 18:55

Birsintonizatuta ere ikusterik ez baduzu, deitu Administratzaileari edo antena jartzaileari!, ez gelditu euskarazko telebista horiek gabe!

NAFARROAN LAGUNDU EUSKARAZKO TELEBISTEI!


Duela pare bat hilabete telebista birsintonizatu behar izan genuen, Hamaika TB, ETB3, Xaloa eta Iruindarra ikusten jarraitzeko (aurretik ikusten zen eskualdeetan). Birsintonizatuta ere ikusterik ez baduzu, deitu Administratzaileari edo antena jartzaileari!, ez gelditu euskarazko telebista horiek gabe!

Horrekin batera, izan gogoan telebista guztiek nahi izaten dutela beren kanala aurreneko tokietan sintonizatzea geure telebistetan, horrela gehiago ikusi ohi ditugulako. Beraz, sintonizatu lehenbiziko tokietan euskarazko telebistak; horrela lagundu eginen diezu. Izan ere, haiek, Navarra TVk ez bezala, ez dute Gobernuarengandik 1,3 milioiko laguntzarik jasoko!

2020-12-10.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!