2020-03-05, 18:00etan, Iruñeko Udal Plazan: Euskarazko haur eskolen aldeko mozioa babesteko elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2020ko mar. 3a, 18:52

Ostegunean elkarretaratze zaratatsua eginen dute, 18:00etan, Udaletxe plazan. Une horretan euskarazko haur eskolen aldeko mozioa eztabaidatuko dute Iruñeko udalbatzan.

2020-03-05, 18:00ETAN, IRUÑEKO UDAL PLAZAN: EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDEKO MOZIOA BABESTEKO ELKARRETARATZEA


Borrokan jarraitzeko deia egin dute. Nafarroan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioan beste bi deialdi egin zituzten aurreko larunbatean. Batetik, ostegunean elkarretaratze zaratatsua eginen dute, 18:00etan, Udaletxe plazan. Une horretan euskarazko haur eskolen aldeko mozioa eztabaidatuko dute Iruñeko udalbatzan. Bigarrena ere Iruñean izanen da, apirilaren 2an: NUPeko ikasleek manifestazioa eginen dute Euskaraz ikasi, bizi eta irakatsi nahi dugu lelopean.

IRUÑEKO EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDE!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!