"Lur eta Amets" euskarazko pelikula, Iruñerriko Golem La Morean

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2020ko ots. 9a, 00:27
Estrenaldia Otsailak 7. Generoa Animazioa – Abenturak. Iraupena 87 minutu. Herrialdea Euskal Herria. Urtea 2019.
“LUR ETA AMETS” EUSKARAZKO PELIKULA, IRUÑERRIKO GOLEM LA MOREAN


Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

Estrenaldia Otsailak 7. Generoa Animazioa – Abenturak. Iraupena 87 minutu. Herrialdea Euskal Herria. Urtea 2019.

Zuzendariak Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce. Gidoia Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala. Musika Joserra Senperena.


EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!