EGUESIBARKO UDALA ETA EUSKARA
2019ko azaroaren 25ean Nafaroako Arartekoak gomendioa eman dio Eguesibarko Udalari udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketan euskara puntuatzeko, bere Euskararen Ordenantzak agintzen duen moduan.
Eguesibarko Udalaren Euskararen Ordenantzak ezartzen du jendaurreko lanpostuetan euskara meritu moduan % 6 puntuatu behar duela, eta % 3 gainontzekoetan.
Arauketa horrekin eremu mistoko abangoardian ez dago (jendaurreko lanpostuetan % 10 eta gainerakoetan % 5 dute araututa beste Udalek), baina lauko taldearen aurreko agintaldian ez zen aprobetxatu Euskararen Ordenantza hobetzeko. Hori ez zen harrigarria izan, euskararekin izan zuen jokaera ikusita.
Zenbait deialditan % 3ko puntuazio hori beste merituen artean nahastu zuen, eta atalari puntuen muga jarrita, ondorioa zen euskaraz jakin gabe puntu guztiak lor zitezkeela. Nafarroako Arartekoak horrelakorik ez egiteko gomendatu zion.
Eguesibarko Udalak gomendioa onartzen zuela erantzun zion, baina praktikan alderantziz jokatu zuen. Goian aipatutako deialdian, beste merituekin nahastu ez, baizik eta zuzenean euskara ez zuen puntuatu. Are gehiago, jarritako kexa berrian Arartekoari informazioa ukatu zion.
Hauteskundeak iritsi ziren eta laukoak udal gobernua galdu zuen Navarra Sumaren mesedetan. Orain zertxobait hobetu da egoera. Arartekoari erantzuna eman zion, bederen: Plantilla Organikoan euskara meritu moduan puntuatzea aurrikusita ez zegoela. Aitzakia hutsa, Nafarroako Arartekoak onartu ez duena. Beste deialdi batean euskara puntuatu du, baina berriz beste merituekin itota.
Eguesibarko Udala udal garrantzitsua da Nafarroan. 20.000 biztanle baino gehiago ditu. Penagarria da horrela jokatzea euskararekin. Gainera, Nafarroan diren bi bloke politikoen aldetik.
2019-12-19.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.