FEIJOO, ETB-KO ZUZENDARI
Administrazioan Euskaraz Taldeak honako idazki hau bidali dio (galizieraz) Galiziako lehendakari Alberto Núñez Feijóori (PP):
“Alberto Núñez Feijóo agurgarria:
Ikusirik Galiziako Telebistak galizieraz emititzen dituela film, telesail eta dokumental guztiak, eta kalitate handiko telesailak produzitu dituela hizkuntza horrexetan, esaterako «O sabor das margaridas», Netflix plataformaraino ere iritsi dena, eta ikusirik, orobat, ETBk, tamalez, urteak daramatzala film guztiak espainieraz ematen (salbuespen urriekin), eta aktore euskaldunak beharturik daudela kanpora joatera, ez dagoelako euskarazko produkziorik, proposatu nahi genizuke ETBko zuzendari izateko kargura aurkeztea.
Bistan da ETBko azkeneko urteetako zuzendariek iparra guztiz galdurik dutela, eta ahaztu dutela zer eginkizun izan behar duen ETBk euskara berreskuratzeko eta sustatzeko.
Ez dugu dudarik: Zurekin, ETBk hobekuntza nabarmena izanen du.
Zure erantzunaren zain, jaso ezazu agur bero bat.
Administrazioan Euskaraz Taldea”.
Eranskin gisa, hona hemen aste honetako (2019-9-9 – 2019-9-15) filmen konparazioa:
TVGk emandako filmak
Cidade de ladróns (The town). Galegoz.
A cicatrice branca. Galegoz filmatua.
Crazy, stupid love. Galegoz.
Gran Torino. Galegoz.
Ilegal. Galegoz.
O xinete pálido. Galegoz.
Beleza oculta. Galegoz.
ETBk emandako filmak
El teniente otomano. Espainieraz.
Al caer la noche. Espainieraz.
Catwoman. Espainieraz.
Las novias de mi novio. Espainieraz.
Una novia diferente. Espainieraz.
Pequeñas mentiras sin importancia. Espainieraz.
Mary Higgins Clark: Mi querida Sunday. Espainieraz.
La hija del éxito. Espainieraz.
Asesinato en la alta Saboya. Espainieraz.
Impulso criminal. Espainieraz.
2019-09-16.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.