Espainiako Arartekoa eta ETB3.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2019ko mai. 31a, 00:26

“Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko da kultura-ondare hori”. Hala dio Espainiako Konstituzioaren 3.3 artikuluak, baina argi dago baliorik gabeko hitzak direla Espainiako Gobernuarentzat eta Espainiako Arartekoarentzat.

ESPAINIAKO ARARTEKOA ETA ETB3



Nafarroan legegintzaldia bukatzera doa, eta ETB3 –haurrentzat euskaraz dagoen kate bakarra– ezin ikusi da Nafarroako toki gehienetan. Espainiako Gobernuak, hala, ez du betetzen berak sinatutako Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna (11.2 artikulua). Gure kexak Espainiako Arartekoarengana iritsi dira, baina hari (Francisco Fernández Marugán arartekoa) ez zaio inporta Nafarroako haur askok ETB3 ikusterik ez izatea (besteak beste, ofizialki “eremu euskaldunean" dauden Sakanako eta Baztango haurrek). Hala adierazi digu apirilean eman zigun erantzunean: “No se ve justificado continuar la tramitación de su queja”.

“Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko da kultura-ondare hori”. Hala dio Espainiako Konstituzioaren 3.3 artikuluak, baina argi dago baliorik gabeko hitzak direla Espainiako Gobernuarentzat eta Espainiako Arartekoarentzat.

Nafarroako Gobernuak hirutan eskatu dio baimena Espainiako Gobernuari ETB3 Nafarroa guztian emititu ahal izatea, 2016ko ekainean, 2017ko urrian eta 2017ko azaroan. Ez du inoiz erantzunik ez konpromisorik jaso. Pedro Sánchez: Konponbidea behar dugu behingoan.

2019-05-14.

ETB3-REN ALDEKO PLATAFORMA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!