2019-05-12: "Herri Urrats" Senperen, Iparraldeko ikastolen jaia.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2019ko mai. 14a, 00:05

“HERRI URRATS” JAIA LAGUNDU!

 

Ezinezkoa izan zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola!

 

Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

 

https://www.herriurrats.eus/eu/lagundu

2019-05-12: “HERRI URRATS” SENPEREN, IPARRALDEKO IKASTOLEN JAIA.

 

“HERRI URRATS” JAIA LAGUNDU!

 

Ezinezkoa izan zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola!

 

Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

 

https://www.herriurrats.eus/eu/lagundu

 

HELBURUAK

 

Aurten, iaz bezala, Herri Urrats Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izanen da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak.

 

Manex Erdozainzi Etxart Kolegioa

 

1999. urtean Baxe Nafarroako olerkari ospetsu baten izeneko ikastetxea sortu zutelarik, Donaixtiko herrian kokatu zuten, Xiberoko Ozkaxeko lepoko bidean dagoen azken Nafartar herrian. Hastapenetik, Seaskako Kolegioak geografikoki ere bi probintzien arteko zubi kulturala izanen zela azpimarratzen zuen.

 

Baina garai horietan kurtsoak egiteko erabiltzen ziren udako zentroaren gelak laster sobera txikiak geratu ziren eta 2007. urtean eskualdeko buraso, ikasle eta euskaltzale lagun guziak elkartu ziren « Pagatxa » kanpainaren karietan, Lartzabale herrian ikastetxe berri baten eraikiarazteko.

 

Geroztik, egoitza berrietan kokatu den kolegioaren kopuruak etengabe igo dira eta gaur egun eraikinak sobera hertsiak dira, geroz eta ikasle gehiagoren aterbetzeko. Orain dela bi urte 158 ikasle ziren, iaz 190 eta aurten 220etik goiti!

 

Larzabalen kokatua den kolegioak Aloze, Sohüta, Amikuze, Oztibarre, Garazi, Azkarate, Baigorri eta Ortzaizeko lehen hezkuntzako ikastoletatik heldu diren ikasleak eskolatzen ditu bigarren hezkuntzan. Kolegioan 4 urte pasatu ondoren, Baionako Etxepare lizeora joaten dira ikasleak.

 

Azken urteotan lehen mailetan ukan dugun uhaina kolegioetara heltzen ari da. Xalbador handitu ondoren, aurten Baionan kolegio berria ideki dugu. Baina uhain hori barnekalderaino heldu da, eta Larzabalen dugun Kolegioa ere handitu beharrean gara.

 

Lau ikasgela eskas dituzte MEEKn: 2 kurtso gela, laborategi bat eta bertze gela bat ahalmen urriko ikasleen segipena segurtatzen duen IEParendako («inklusiorako egitura pedagogikoa»).

 

https://www.herriurrats.eus/eu/node/163

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!