Nafarroako Gobernuaren lan deialdietan, aldaketa gutxi

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2019ko mai. 5a, 23:46

Nafarroako Gobernuaren Administrazioan sartzeko lan deialdietan, egoera ez da aldatu UPNren Gobernuekin alderatuta.

NAFARROAKO GOBERNUAREN LAN DEIALDIETAN, ALDAKETA GUTXI



2015-2019ko agintaldia amaitzen ari da. Administrazioa sartzeko lan deialdietan, euskararen balorazioari dagokionez, aldaketaren aldeko Nafarroako Gobernuaren bilana egiteko tenorea da.

Euskaraz jakitea ia ez du eskatu. Ez da harritzekoa, hezkuntzatik kanpoko lanpostuen % 1ak baino gutxiagok baitu euskarazko hizkuntz profila. Aurreko agintaldiko kopuruaren antzekoa, alegia.

Osasunbidean sartzeko lan deialdietan puntuatu du euskara (salbu legeek “ez-euskaldun” deitzen duten eremuan; han, alemana, frantsesa eta ingelesa baloratu ditu, baina euskara ez), hain zuzen ere aurreko Gobernuaren arauak aplikatu dituelako. Hortik kanpo, Administrazioan sartzeko lan deialdietan sistematikoki ez du puntuatu euskara: 77 lan deialditan, alegia.

Beraz, Nafarroako Gobernuaren Administrazioan sartzeko lan deialdietan, egoera ez da aldatu UPNren Gobernuekin alderatuta.

2019-05-05.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!