"Soinujolearen semea" euskarazko pelikula, Golem Yamaguchin

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2019ko api. 23a, 00:10

Fernando Bernues. Euskal Herria. 2019. 95 min. Drama.

“SOINUJOLEAREN SEMEA” EUSKARAZKO PELIKULA, GOLEM YAMAGUCHIN.

Fernando Bernues. Euskal Herria. 2019. 95 min. Drama.

Jatorrizko hizkuntza gaztelaniazko azpitituluekin.

Fernando Bernués zuzendariak Bernardo Atxagaren euskal idazlearen “Soinujolearen semea” eleberri ezaguna egokitu du pantailetara eramateko. Pelikulak David Imaz euskaldunaren historia kontatzen du. 60ko hamarkadan, Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen traidorea izatea leporatu baitzioten. Kalifornian zoriontasuna aurkituko du, baina iraganak ez dio bakean uzten. Joseba Altuna, haurtzaroko laguna, agurtzera joango da, eta, bide batez, aspaldiko kontu batzuk argitzera. Eleberria antzerkirako egokitu zen lehendabizi, eta ondoren, Fernando Bernués telebista, zine eta antzerkiko zuzendariak zinemara eraman zuen. Honako hauek dira, besteak beste, pelikularen protagonistak: Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy (aktore berri onenaren Goya Saria eman zioten 2018an).

“https://www.youtube.com/watch?v=Iwr2WuWAV3k”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!