Osasunbideak alemana lehenetsiko du aurrerantzean ere

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2019ko ots. 21a, 23:31

Osasunbideko lan deialdietan, "eremu ez-euskaldun" deitutakoan, Nafarroako Gobernuak segituko du alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen.

OSASUNBIDEAK ALEMANA LEHENETSIKO DU AURRERANTZEAN ERE



Osasunbideko lan deialdietan, "eremu ez-euskaldun" deitutakoan, Nafarroako Gobernuak segituko du alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen. Hala erantzun dio Arartekoari, haren gomendioei entzungor eginez. Arartekoak, berriki, bi gomendio egin dizkio Nafarroako Gobernuari Osasunbideko deialdiei dagokienez (Q18/862 espedientea): Batetik, euskarak zenbat puntu ematen dituen argi adieraztea deialdietan, eta, bestetik, atzerriko hizkuntzak baloratzen badira, euskara ez dadila gutxiago baloratu. Ba, horren aurrean, Nafarroako Gobernuak erantzun du egokiagoa jo dela araudiaren aipamen bat egitea euskararen puntuazioa zehatz eman ordez, eta, hizkuntzen puntuazioari dagokionez, 2011ko foru agindu baten arabera puntuatuko dela euskara. Gauzak aldatzeak denbora behar omen du. Tira, kasik lau urte igaro dira, eta oraindik ere alemanak 5 puntu eta euskarak zero puntu ematen ditu Nafarroako zati handi batean. Noiz arte?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!