Tuterako Udala, euskara eta Arartekoa

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko urr. 29a, 23:35

Beti baloratuko al da alemana euskara baino gehiago? Noizko aldaketa?

TUTERAKO UDALA, EUSKARA ETA ARARTEKOA

 

Tuterako Udalak, maiatzaren 25ean, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko deialdia argitaratu zuen. Nafarroako Gobernuak Nafarroako hegoaldean egin ohi duen bezala, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratu zuen (zehazki, 5 puntu bakoitzak) eta ez, ordea, euskararena. Arartekoak Nafarroako Gobernuarekin askotan egin izan duen bezala, Tuterako Udalari honako gomendio hau egin zion (Q18/535 espedientea): Deialdietan "euskararen ezagutza ez baloratzea edo puntuatzea atzerriko hizkuntzen (ingelesa, frantsesa edo alemana) ezagutza baino gutxiago". Beti baloratuko al da alemana euskara baino gehiago? Noizko aldaketa?

 2018-10-29.

 

  ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!