"Gure oroitzapenak" euskarazko filma, Golem Yamaguchin.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko urr. 20a, 21:48

Sarri iruditan agertzea du helburu ‘Gure oroitzapenak’ filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.

“GURE OROITZAPENAK” EUSKARAZKO FILMA, GOLEM YAMAGUCHIN



‘Gure oroitzapenak’, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da.

Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia.

Sarri iruditan agertzea du helburu ‘Gure oroitzapenak’ filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.

Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena…

Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez.

http://gureoroitzapenak.adabaki.eus/

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!