Oraindik ere ez: ETB3 Nafarroa osoan!

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko urr. 16a, 00:30
Nafarroa guztirako lizentzia bat libre gelditu eta hori ETB2ren seinalea hedatzeko erabili da; hau da, erdarazko katea lehenetsi da beste behin ere. ETB3rentzat erabili behar zen lizentzia hori, eta, hala, orain Nafarroa osoan ikusiko zen.
ORAINDIK ERE EZ: ETB3 NAFARROA OSOAN!


Joan den irailetik hasita, ETB3, euskarazko marrazki bizidunen katea, Iruñerrian ere ikus daiteke, hots, Nafarroako haur gehienak bizi diren tokian. Sekulako aurrerapena izan da. Hala ere, salatu beharra dugu: Nafarroa guztirako lizentzia bat libre gelditu eta hori ETB2ren seinalea hedatzeko erabili da; hau da, erdarazko katea lehenetsi da beste behin ere. ETB3rentzat erabili behar zen lizentzia hori, eta, hala, orain Nafarroa osoan ikusiko zen. Oraindik ere Nafarroako zatirik handienean ez dago euskarazko marrazki bizidunak ikusterik. Esaterako, Sakanan. 2012an Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko zuzendariak salatzen zuen haurrak euskarazko marrazki bizidunik gabe gelditu zirela, eta izugarrizko galera zela haurren euskararako. Bada, 2018an berdin segitzen dute Lakuntzan. Eta laster Nafarroa Oinez ospatuko duten Atsasuko ikastolako haurrek ere ezin dute ikusi. Jon Barberenak salatzen zuenez, Baztanen ere ez. Ezta Oibarren ere, ezta Garesen ere, etab., etab. Berriki oroitarazi digu Juan Luis Zabala idazleak ("Euskara batua plastikozkoa da" artikulua): Fikziozko ikus-entzunezkoak nahitaezkoak dira euskararentzat. Beraz, oraindik ere Nafarroako Gobernuari eta Pedro Sánchezen Gobernuari eskatzen diegu: ETB3 nahi dugu Nafarroa osoan.

2018-10-15.

ETB3-REN ALDEKO PLATAFORMA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!