Azkenik, "Nafarroa" euskaraz ere bai

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko abu. 28a, 23:22

Zorionez, 2018an jada euskaraz ere irakur daitezke kartel gehienak. Ongi egina, baina oroitu oraindik A-68koak aldatu gabe daudela (ekainean behintzat hala zeuden).

AZKENIK, “NAFARROA” EUSKARAZ ERE BAI

Gai honek ez zuen idazkirik merezi beharko, baina zoritxarrez eskatzen du. Nafarroako Gobernuan hainbeste urtez egon den UPNk, 2000. urtetik aurrera, gaztelania hutsean jartzen zituen kartelak legearen arabera "eremu mistoa" eta "ez-euskalduna" diren horietan. Besteak beste, Nafarroako mugetan "Comunidad Foral de Navarra" zioten horiek. 2007. urtetik aurrera, gainera, beste kartel batzuk ere gehitu zituen, Nafarroarako ongietorria emateko, 5 hizkuntzatan, eta horietan ere ez zuen euskararik jartzen Nafarroako erdialde eta hegoaldean. Zinismoaren zinismoz, "Tierra de diversidad" leloa eransten zuen.

Hainbat kexa eta protesta izan ziren, eta 2015. urtean, Nafarroako Aldaketarekin batera, uste genuen injustizia hau berehalakoan zuzenduko zela. Baina inertziak indar handia du, nonbait, eta 2016an, Garapen Ekonomikorako Departamentuak Administrazioan Euskaraz Taldeari adierazi zion araudiaren arabera kartel horiek ez zutela euskaraz egon behar, eta berritzen zirenean ere euskararik gabe jarriko zirela.

Zorionez, 2018an jada euskaraz ere irakur daitezke kartel gehienak. Ongi egina, baina oroitu oraindik A-68koak aldatu gabe daudela (ekainean behintzat hala zeuden).

Argazkia: Gaur egun.

2018-08-28.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!