Pedro Sanchez, zer eginen duzu ETB3 eta Gaztea Irratiarekin?

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko uzt. 1a, 22:07

PPren Gobernuak (hain zuzen ere, Hizkuntzen Europako Gutuna sinatu zuena Espainiaren izenean) ahal zuen guztia egin zuen euskarazko telebista eta irratien emisioa galarazteko Nafarroan. Orain, Pedro Sánchezek bide beretik joko du?

PEDRO SANCHEZ, ZER EGINEN DUZU ETB3 ETA GAZTEA IRRATIAREKIN?

2009. urtean, ETB3 sortu zenean, Nafarroako haur gehienak euskarazko marrazki bizidunik gabe gelditu ziren, eta gaur egun berdin segitzen dugu. ETB3, euskarazko marrazki bizidunak ematen dituen katea, ez dago ikusterik Iruñerrian eta Nafarroako beste hainbat tokitan. Espainiako Gobernuak, ETB3 ikusi ahal izateko lizentziak eman ordez, isunak jarri eta mehatxuak egin dizkie telebista kate hori Nafarroan hedatzen saiatu diren erakunde eta elkarteei. Eta Espainiak sinatutako Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak ezin du argiago esan: Espainiak bermatuko du hizkuntza horietako "irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna", eta hitzematen du "EZ duela irrati- eta telebista-emisioen aurka eginen" (11.2 artikulua). Gauza bera gertatzen da gazteentzako euskarazko irrati bakarrarekin, Gaztea irratiarekin: Espainiako Gobernuak uko egiten dio Nafarroarako lizentzia emateari. PPren Gobernuak (hain zuzen ere, Hizkuntzen Europako Gutuna sinatu zuena Espainiaren izenean) ahal zuen guztia egin zuen euskarazko telebista eta irratien emisioa galarazteko Nafarroan. Orain, Pedro Sánchezek bide beretik joko du?

2018-07-01.

ETB3-REN ALDEKO PLATAFORMA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!