2018-05-20: Sortzen Jaia, Iruñeko Antoniutti Parkean.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko mai. 15a, 21:54

Maiatzaren 20an Iruñeko Antoniutti parkean Sortzen Jaia dugu. Goizeko 10etan, kalejira aldarrikatzailea eginen da, Udal Plazatik Antoniutti parkera: Nafarroa osoan euskara ofiziala eskatzeko.

2018-05-20: SORTZEN JAIA, IRUÑEKO ANTONIUTTI PARKEAN

Maiatzaren 20an Iruñeko Antoniutti parkean Sortzen Jaia dugu.

Goizeko 10etan, kalejira aldarrikatzailea eginen da, Udal Plazatik Antoniutti parkera: Nafarroa osoan euskara ofiziala eskatzeko.

Urtarrilean aipatu zuen Sortzen-ek aurtengo ikasturtean “EgunOn” adiera askotan erabiliko zuela, eta ez da kasualitatea. Egun on bat opatzeaz gain aldarrikapen moduan ere erabili nahi izan duen adiera da EgunOn! EgunOn!, eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa, edo eta eguna euskaraz hasi nahi duen orok hasteko aukera duela adierazteko modu gisa. Dakienak erabiltzeak duen garrantziaren adiera gisa.

EgunOn!, egunak euskaraz ere bizi nahi ditugula adierazteko modu gisa. Euskarakilok, ikasle euskaldun eleaniztunen eskolarekin amets egiten duen barraskiloa, bat egin du Ikaskilorekin, Auzo Bizi Onaren eskolarekin amets egiten duen barraskiloarekin, pasa den urteko Jaiko protagonista, alegia.

Hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen urrats berriak ematen jarraitzen dugun honetan, bai euskararen lurralde osoa barnebilduko duen ofizialtasuna aldarrikatuz, bai D eredua diskriminazio guztien gainetik zabalduz, eta abar. Eta, noizbait, trabarik gabeko euskaraz bizitzeko eskubidea nahi badugu, etorkizunari begiratuz, eta erronka berriak begiztatuz: Gaur egungo Hezkuntza Ereduen letra zopa gaindituz, denona den euskara herritar guztiok ezagutzeko eskubidea bermatuko lukeen hizkuntza ereduaren zabalpena esaterako, ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko duen hezkuntza eredua, alegia. EgunOn! aldarrikatzailea da Sortzen-ena beraz.

http://www.sortzen.eus/eu/Albisteak/20180509/EgunOn_Sortzen_Jaia_2018:__Maiatzaren_13an_Gayarren_Antzokian_eta_20an_Antoinutti_Parkean

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!