ERRIGORAREN KANPAINA BERRIA
Ez da hau euskalgintza laguntzeko bereziki zuzendutako kanpaina. Baina kanpaina guztiek dute euren lotura, gero etekinak banatu ahal izateko. Beti bertako produktuen alde.
Zubi bat sukaldera, zubiaren beste aldekoekin batera amesteko.
Elikagaiak milaka kilometrora dauzkagun lurretatik ekarri ordez, bertokoaren aldeko apustua egiten duen Euskal Herria amesteko. Gure elikadura beharrei erantzuteko gai den herria amesteko. Merkatuaren logika eroari ihes egin eta ingurumena errespetatzen duen nekazaritza-ekoizpen eta banaketa-eredua amesteko. Nafarroa hegoaldearen berreuskalduntzearekin amesteko.
Zubi bat sukaldera ohitura sanoak sartzeko.
Arduraz kontsumitzeko: Bertakoa, kalitatezkoa eta osasuntsua. Arduraz ekoizteko: Bertako lehengaiekin, langileak errespetatuz eta ingurumena zainduz. Arduraz elkartrukatzeko: Auzolanean, euskaraz eta alde bientzako bidezko prezioan.
Produktuen informazioa:
https://www.errigora.eus/nafar-hegoaldeko-uzta-eskutik-eskura?utm_source=info_email&utm_medium=email&utm_campaign=ZubiBatSukaldera
Olioa eta kontserba-sortak martxoaren 6tik 20ra eskatu beharra dago. Olioa jaso eta ordaindu apirilean egiten da. Kontserba-sortak ekainean.
Eskatzeko:
https://www.errigora.eus/non-eskatu