Euskararen Ordenantza ez da ezer, betetzen ez bada. Berriozarko Udalak bere hutsa zuzendu beharko du, beraz. Bada garaia euskararen Ordenantzei jaramona egiteko.
BERRIOZARKO UDALAK EUSKARA BALORATU BEHARKO DU DEIALDI BATEAN
Berriozarko Udalak haur hezitzaileen zerrendak osatzeko deialdia egin zuen 2017ko martxoaren 13an. Lanpostu batzuetarako euskaraz jakitea eskatzen zuen; beste batzuetarako, ez. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez zuten lanpostuetan, euskara meritu moduan ere ez zuen kontuan hartzen.
Herritar batek aurkeztutako gora jotzeko helegite baten ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebazpena eman zuen horren inguruan, 2017ko urriaren 25ean.
Bai Euskararen Ordenantzak bai Plantilla Organikoak euskara meritu moduan puntuatzeko beharra ezartzen dutenez (euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez denean), halaxe egitea agindu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak.
Euskararen Ordenantza ez da ezer, betetzen ez bada. Berriozarko Udalak bere hutsa zuzendu beharko du, beraz. Bada garaia euskararen Ordenantzei jaramona egiteko. Ea Burlatako Udala ere horretaz ohartzen den, eta antzeko afera zuzentzen duen, ebazpena jaso beharrik izan gabe.