Mediku ata pediatra euskaldunak nahi ditugu

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2017ko abe. 13a, 23:42

Nola liteke hizkuntz profilen diseinu berria egin baino lehen (Dekretu berriak urtebeteko epea jartzen du horretarako) behin betiko ondorioak utziko dituen horrelako prozedura hastea?

MEDIKU ETA PEDIATRA EUSKALDUNAK NAHI DITUGU

 

Euskara eskakizunik gabeko mediku eta pediatren lanpostuak eskaini berri dira hainbat lekutan, esaterako Altsasun, Basaburuan, Elizondon, Etxarri Aranatzen, Goizuetan, Lesakan, Sunbilla/Donezteben... Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko buruak azaroaren 13an emandako 489E/2017 Ebazpenaren bidez egin da eskaintza, Aldez aurretiko Barne Akoplamenduaren prozedura erabilita (ez da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu). Inportantea da herritarrek mediku eta pediatra euskaldunak izatea, batez ere euskaldunen kopurua oso handia den herrietan. Osasun arretaren zati da herritarrak beren hizkuntzan artatzea. Horregatik, uste dugu euskara eskakizun gehiago jarri behar direla mediku eta pediatren lanpostuetan, eta lehenik euskaraz dakiten profesionalei eskaini behar zaizkiela lanpostu horiek. Alkateek, esaterako aipatutako herrietakoek, herritarren ordezkari diren aldetik, Nafarroako Gobernuari mediku eta pediatra euskaldunak eskatu beharko lizkiekete. Nola liteke hizkuntz profilen diseinu berria egin baino lehen (Dekretu berriak urtebeteko epea jartzen du horretarako) behin betiko ondorioak utziko dituen horrelako prozedura hastea?

 

2017-12-13.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!