http://tripontzia.eus/ekimena/
Tripontzia Urteberriko Saria Euskal Herriko zozketa izateko anbizioarekin jaiotako ekimena da.
”TRIPONTZIA” URTEBERRIKO SARIA, EUSKAL HERRIKO ZOZKETA
http://tripontzia.eus/ekimena/
Tripontzia Urteberriko Saria Euskal Herriko zozketa izateko anbizioarekin jaiotako ekimena da.
Tripontzia Urteberriko Sariak esparru anitzetako eragile eta dinamikekin bat egin eta norabide berean garatzeko proiektu bateratzailea eta irekia izan nahi du. Elkarrekin lanean, komunitate gisa zer egiteko gai garen erakusteko balio dezaketen proiektuak jarri nahi ditugu martxan eta Tripontzia zozketa horren adibide bat da.
Epe luzera begirako lehen urratsa da aurten egingo duguna, eta datozen urteetan eremu gehiagotan sustraitzeko helburua du Tripontziak; urtez urte, euskal herritar denon esparruetan errotuz joateko.
Euskal komunitatea bere osotasunean aintzat hartuta eta elkarren arteko loturak estutzeko asmoarekin, Euskal Herriko lurraldeak eta diasporak osatuko dute zenbaki bakoitzeko zortziko seriea. Tripontzia Urteberriko Saritik jasotako dirua Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua gizarte erakundeen jarduna finantzatzeko erabiliko da.
Tripontzia-ko billeteak erosita erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratu zein bizkortzeko egitasmoak lagunduko dira.
Bultzatzaileak: “Gure Esku Dago” eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.
Nola har daiteke parte?
Tripontzia Urteberriko Sarian parte hartzeko ezinbestekoa izango da loteria-billete bat erostea 5€-ren truke. Zozketan parte hartzeaz gain, GEDren “Jostunak” dokumentala deskargatzeko aukera ere izango da. Deskarga hau hemen egin dezakezu erositako billetearen aurrealdean dagoen kodea sartuta. http://tripontzia.eus/sistema/
Non erosi daitezke billeteak?
Zure herriko saltokietan eskura izango dituzu. Ikusi ezazu saltokien mapa.
OHARRA.- Nafarroan AEK-n lor daitezke billeteak.
Zein sari irabaz daitezke?
Urteberriko Sariaren sari nagusia 60.000€koa da. Beraz, zenbaki eta serie irabazleak diru kopuru hori irabaziko du. Gainera, zenbaki bereko gainontzeko 7 serieek, bakoitzak, 6.000€-ko saria izango dute.
Noiz eta nola egingo da zozketa? Zozketa 2018ko urtarrilaren 15ean egingo da, ausazko informatika-programa baten bidez, notario aurrean. Zenbaki saridunak saldutako zenbakietatik aterako dira.
Irabaziz gero, zer?
Irabazleen datuak ondorengo bideetatik emango dira jakitera: www.tripontzia.eus, www.gureeskudago.eus, www.kontseilua.eus webguneen bidez, sare sozialetatik, antolatzaileon egituren eskutik eta hainbat hedabideetatik.
Hilabeteko epea izango dute saridunek harremanetan jarri, irabazle direla egiaztatu eta saria kobratzeko, zozketa egiten den egunetik hasita. Epe horretan sarituren bat azalduko ez balitz, sari hori eman gabe geratuko da. Irabazleek, gainerako joko guztiekin egiten den moduan, irabazitakoaren % 20a ogasunari ordaindu beharko diote.
Nora bideratuko da ekimen honekin lortutako dirua?
Tripontzia Urteberriko Saritik jasotako dirua Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeak finantzatzeko erabiliko da. Honela, billetea erosita erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratu eta bizkortzeko egitasmoak laguntzen da.