Iruñeko Udala: Zabaldu euskara ikasteko aukerak!

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2017ko aza. 21a, 21:27

Iruñeko Udaleko langile gehienek ez dakite euskaraz. Ezta pixka bat ere. Beraz, A1 eta A2 mailetako ikastaroek izan ditzakete ikasle gehien, eta horrela has daitezke euskara ikasten.

IRUÑEKO UDALA: ZABALDU EUSKARA IKASTEKO AUKERAK!

 

Nafarroako Gobernuko Euskarabideak euskarazko ikastaroak antolatzen ditu. Esaterako, ikastaro trinkoak ematen ditu A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako.

 

Iruñeko Udaleko langileek ikastaro horietan parte har dezakete, zerbitzuaren beharrak kontuan hartuta betiere.

 

Ez dute ikastaro guztietarako sarbiderik, ordea. Iruñeko Udalak erabaki du B1 mailatik beherako ikastaro trinkoetarako baimenik ez duela emanen (“Euskarazko ikastaroetarako jarraibideak” agirian).

 

Iruñeko Udaleko langile gehienek ez dakite euskaraz. Ezta pixka bat ere. Beraz, A1 eta A2 mailetako ikastaroek izan ditzakete ikasle gehien, eta horrela has daitezke euskara ikasten. Horregatik, uste dugu egokia litzatekeela euskara ikasteko aukera zabaltzea, B1 mailatik beherako ikastaro trinkoak ere egin ahal izateko.

 

2017-11-21.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!