Hasieran Migel Joakin zen protagonista, baina gero konturatu ginen interesgarriagoa zela erraldoia beste baten begietatik ikustea, bai erraldoiaren istorioa kontatzeko, bai erraldoiaren inguruan zegoen horri guztiari buruz hitz egiteko ere, orduko gizarteari buruz.
“HANDIA” EUSKARAZKO FILMA, IRUÑEKO GOLEM BAIONAN ETA LIZARRAKO GOLEM LOS LLANOSEN
Hasieran Migel Joakin zen protagonista, baina gero konturatu ginen interesgarriagoa zela erraldoia beste baten begietatik ikustea, bai erraldoiaren istorioa kontatzeko, bai erraldoiaren inguruan zegoen horri guztiari buruz hitz egiteko ere, orduko gizarteari buruz. Guretzat, pelikulan funtsezkoa da XIX. mendeko testuinguru hori: Bi indar daude talkan, mundu zaharra eta mundu berria, gerra karlistak tarteko, eta horren aurrean anaietako batek eta besteak jarrera bana hartzen dute. Batak ez du aldatu nahi baina kondenatuta dago aldatzera; besteak aldatu nahi du, baina mugatuta dago.
Benetako datu asko daude pelikulan, erraldoiaz dakizkigun datu garrantzitsu asko, eta hari buruz irakurri duenak antzemango ditu pelikulan. Zenbait detaile ere zaindu ditugu: garaiko Madrilgo egunkari baten erreprodukzioa ikusten da, Handiaz egin zuten ilustrazioa… Jendeak deskubritu dezala zer den benetakoa eta zer asmatua.