2017-10-15: Nafarroa Oinez, Lesakan

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2017ko urr. 11a, 22:12
Egin zure ekarpena Nafarroa Oinez ekonomikoki laguntzeko kontu korronte zenbaki hauek ditugu: Laboral Kutxa ES97 3035 0138 25 1380009742 Nafarroako Rural Kutxa ES26 3008 0054 12 3467719625 La Caixa ES25 2100 3707 9321 1502 4424

2017-10-15: NAFARROA OINEZ, LESAKAN

 

Egin zure ekarpena Nafarroa Oinez ekonomikoki laguntzeko kontu korronte zenbaki hauek ditugu:

 

Laboral Kutxa ES97 3035 0138 25 1380009742

Nafarroako Rural Kutxa ES26 3008 0054 12 3467719625

La Caixa ES25 2100 3707 9321 1502 4424

 

Edozein ekarpen ongi etorria izango da!

 

BIKIN BAT IN!

 

http://www.nafarroaoinez.eus/nafarroa-oinez.asp?IdSeccion=24&IdContenido=84

 

Helburuak

 

Hainbertze urteren buruan, Nafarroa Oinez 2017 berriro ere Lesakan antolatuko dugu. Eta urte osoa hartzen duen ospakizun horretatik lortutako etekin ekonomikoa eraikin berri bat egiteko erabiliko dugu. Izan ere, oraingo egoitza ttikia eta zaharkitua gelditu zaigu.

 

Baina Nafarroa Oinezen jomuga bakarra ez da dirua lortzea; besta horren karietara, hizkuntzarekin, hezkuntzarekin eta herriarekin loturiko hainbat helburu ere landu nahi ditugu:

 

Oinez besta mugatik hurbil ospatuko da, euskarak ere mugak ditu, baina euskara bera ez da muga. Gure hizkuntzak, herritar sentituz mundura zabaltzeko aukera ematen digula azpimarratu nahi dugu. Era berean, euskararen presentzia eta garrantzia aldarrikatu nahi dugu Nafarroa osoan, baita inguru euskaldunean ere, erabilera sustatuz.

 

Euskaraz bizitzeko, euskara bizia behar dugu, gure euskalkia balioetsi nahi dugu.

 

Ikastolak, herriak sortuak eta herriarentzat, behar-beharrezkoak ditugu Nafarroan, oraindik ere euskararen gotorleku baitira.

 

Tantirumairu ikastolak auzolanean jarraitu nahi du, belaunaldiz belaunaldi bere hezkuntza proiektu propioa garatzen.

 

Ikastolako partaideen indar eta ilusioak Nafarroa Oinezen inguruan lotu nahi ditugu; herri guztia ere, auzolanean elkartu nahi dugu euskara eta euskal kulturaren inguruan.

 

http://www.nafarroaoinez.eus/nafarroa-oinez.asp?IdSeccion=3&IdContenido=9

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!